XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jantzi gutxi zuten soinean eta uste dut ez zitzaiela Erakusketara etortzen utzi behar, beraiek ere ez zekiten zer egiten zuten han.
Magia ekitaldiekin zur eta lur geratu zen: Ezpatak emakumearen gorputzean sartzean egin zuen soinua entzun nuen, eta aurkezleak ere hil egin zela esan zuen; baina, otarreari oihala kendu ziotenean, emakumea irten, irribarre egin eta alde egin zuen.
Jakin nahiko nuke nola sendatu zen hain azkar, eta zauriek zergatik ez zuten hil.
Txotxongiloak, hartz otzanduak, noria... inoiz ikusi gabeko asko ikusi zuen Geronimok.
Dirua ondo irabazi zuela ere aitortu zuen:
Hurrengo urtean ospakizun are garrantzitsuago batean izan zen: Roosevelt presidentearen kargu hartzea.
Beste buruzagi indio batzuekin batera izan zen Washingtoneko kaleetako desfilean, zaldi gainean eta burua lumaz beteta.